Mostrando entradas con la etiqueta kontakizun. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontakizun. Mostrar todas las entradas

2010-05-26

Blog interesanteak

  Sarreratxo honetan, hitz egin nahi dizuet bi blog eta web orrialde bati  buruz, lehenengoa nire ikaskide bateko bloga da eta bigarrena aldizkari bateko web orrialdea.






Lehenengo blogarekin hasiko naiz, bere izena Eskolarako Literatura da, bertan nik lantzen dudan gaia bera aurkituko duzue baina ikuspuntu ezberdin batekin. Ona izaten da, literaturari buruz ikuspuntu anitzak edukitzea, ezin gara gure ideietan bakarrik zentratu.  Blog honetan, ikasleentza interesgarriak diren kontakizunak aurkituko dituzue, beste blogekin eta orrialdeekin lotura interesanteak aurkituko dituzue bertan, beti umea eta literatura kontuan hartuz.







Bigarrena, esan moduan, aldizkari baten bloga da, Hik Hasi hain zuzen ere. Jadanik, nire bloga irakurri baldin baduzue konturatuko zinateketen aldizkari honetara lotura asko egiten ditudala.
Benetan, gomendatzen dut aldizkari hau irakurtzea, baina ez dut bakarrik irakasleentzat gomendatzen, hezkuntza komunitate osoari gomendatzen diot web orrialde hau.
Bertan, hezkuntza buruzko artikulo asko eskuragarri dituzue ez bakarrik euskal literatura edo literatura  gaiarekin erlazionatuta, eskolan lantzen diren irakasgai guztiei buruz hitz egiten dute.
Gainera, gurasoentzako zuzendutako artikuluak ere aurki daitezke, beraz, web orrialde hau hezkuntza munduaz , hots, gure munduaz hitz egiten digu.

2010-05-18

Liburu txokoan egiteko ekintzak

Behin gure txokoa prest dagoenean, ikasleak eremu isil horretan errazago kontzentratuko dira eta irakurmenaz gozatzeko irrikitan egongo dira.
Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.

Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.
Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik,  ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.

2010-05-12

Ipuin kontalariak

Ipuin kontalariak miresten ditut, ipuinak kontatzea, ez baita gauza erraza. Ipuinak edo beste gauzaren bat kontatzen hasten zarenean guztion arreta daukazu baina ez baduzu ondo egiten, akabo! Jendea, haurrak, ikasleak,... aspertzen hasten dira eta arreta guztia galtzen duzu.
Beraz, zerbait kontatu nahi duzunean ahotsa, ahotsaren tonua funtsezkoa da. Kontuan hartzeko beste aspektu bat, kontakizuna da.  Irakurketa ondo ateratzeko, aurretik irakurrita edukitzea ezinbestekoa da,  horregatik nik hurrengo grabazioan Kirmen Uriberen Bilbao-New York- Bilbao liburua  aukeratu dut.
Liburuaren lehenengo kapituluko lehen paragrafoa irakurri dut, zuek esan ondo ala txarto egin dudan!!




Sarrera polita, ezta? Liburua benetan gomendatzen dizuet.

2010-04-27

Sormena lantzen


Irakurtzea ez da bakarrik liburu edo ipuin bat hartzea, beste gauza asko ere irakurtzen ditugu. Horietako bat abestiak dira. Kasu askotan, abesti txiki bat istorio harrigarri bat kontatzen digu edo beste batzutan istorio triste bat, baina azken finean kontakizunak dira abestietan agertzen direnak.
Eskoletan sormena  lantzeko tresna ugari ditugu, baina askotan aspergarriak dira horregatik hona hemen Victor Morenoren eskutik proposamen berri bat, "autoreak jaso ez dituen xehetasunak gehitzea".

 Hertzainak taldearen aitormena abestia abiapuntutzat hartuta...


< Euren arteko tira birek dibortzioan bukatu zuten, eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Denboraldi batez, elkar ikusi gabe egon ondoren, egun batean, kasualitatez, herriko kafetegi batean topo egiten dute. Felipek eta Josefinak begiradak gurutzatu zituzten eta bat-batean berrezagutu egin ziren. -Kaixo Felipe! - esan zuen Josefinak, eskuarekin agurtzen zuelarik. -Kaixo Josefina! Bada denbora elkar ikusi gabe - esan zuen Felipek, Josefina zegoen mahaira hurbiltzen zelarik, eta irribarre gozo bat eskaintzen ziolarik. Josefinak, bere senarra izandakoaren irribarre gozoa begiratu eta berak ere barre egin zuen, alai. -Jesar naiteke? - galdetu zion Felipek bere aurrean zegoen aulkia eskuarekin seinalatuz. -Bai, noski! - Esan zion Josefinak, irribarre zabal eta polit batekin. Ez zekien zergatik, baina urduri samar sentitzen zen. Haien lehenengo zitan sentitutako sentimendu bero eta eroak sentitzen zituen bihotzean zein sabelean zehar mugitzen. -Zelan doakizu bizitza? -galdetu zion Felipek bat-batean begietara so egiten ziolarik. -Beno, ba… Beti bezala, egia esateko. Bulegora, etxera…, gauza bera egunero. Nahiko aspergarria, beraz, hobeto zuk zeuk kontatzen badidazu zure bizitza zelan doakizun? -Ba, momentu honetan lanez gainezka gabiltza, baina nahiko ondo daramat - erantzun zion Felipek. -Beraz, ikusten dudanez, ez zara asko aldatu. Betiko moduan lana da zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena, ezta? - Esan zion Josefinak zuhur begiratzen ziolarik. -Ez, laztana, nahiko aldatu naiz. Baina, azkenaldian gauzak ez zaizkidanez ondo atera, lanean zentratu naiz, nire arazoez ahazteko aukera ematen baitit. - Esan zuen Felipek, bere ahotsean tristura nabarmentzen zelarik. Kafetegian, zerbitzariek ez zeukaten arnas hartzerik, lokala jendez jota baitzegoen. Baina gure bi protagonistak egoera honetatik at zeuden bere amodiozko burbuilan murgildurik. Bat-batean, ezagutu zireneko abestia hasi zen, kafetegia isilpean geratu balitz bezala, jendearen ahotsak eta soinuak isilarazten eta desagertzen zirelarik. Isilune bat eman zen euren artean… -Egia esateko, faltan botatzen zaitut, Josefina - esan zion Felipek, Josefina serio begiratzen zuelarik. Bere begietan, berriz elkar egoteko zeukan gogo izugarria ikusten zen. - Bai…, nik pentsatzen nuen lanpetuegi egongo zinela eta horregatik niganako interesa galduta zenuela - esan zion Josefinak, eskuak mahai gainean jartzen zituela. -Ez, ezin izan zaitut ahaztu, eta azkenaldi honetan lehen baino gehiago gogoratu naiz zutaz eta zurekin bizitutako momentuetaz. - Esan zion Felipek, begietara begiratzen zuelarik, eta pixkanaka haren eskua laztantzen eta bere eskuen artean hartzen zuelarik. Josefinak haien esku elkartuak begiratu eta irribarre gozo eta alai bat bere ezpainetan margotu ondoren, burua altxatu eta begietara tinko begiratu zion. -Nik ere zure falta nabaritu dut. Eta zu bezala, ezin izan zaitut ahaztu. Baina, zer egingo dugu? - Galdetu zuen bat-batean. -Zer egingo dugu?-Errepikatu zuen Felipek. Ez zuen galdera ulertzen. -Bai. Ea zer egingo dugun, zuk nire etxera aldatu edota nik zurera.-Erantzun zion Josefinak irribarre dibertigarri batekin. Biak barrezka hasi ziren, elkar eskuak laztantzen zituztela eta ezpainetan musu bero bat ematen zutelarik. /span>

2010-04-15

Baliabide digitalak erabiltzen

Ipuinak kontatzeko orduan, baliabide digitalak aukera anitzak ematen dizkigute. Aste hauetan zehar, saiatuko naiz hauek plazaratzen.
Gaur,slide sharen aurkitutako power-point batekin hasiko naiz,bertan ipuin bat kontatzen digute era ezberdinean baina azken finean kontakizun bat.

Izenburua: Tximeleta eta bere itzala
Egilea: Miren Ramos