Gaurkoan, aldizkari bati buruz hitz egin nahi dizuet, Calameo web orrian aurkitu dut. Orrialde honetan, aldizkariak, ipuinak, dokumentuak,... denetarik aurkitu duzue eta gainera edozein hizkuntzetan. Nik aurkezten dizuedana, hurrengoa da: Luma Berrien Eleak
Bertan, gogoetaz gain, narrazioak, poemak, jolasak,...aurkituko dituzue. Idazle berriak dira, ez ditugu ezagutzen ,baina hala ere, interesgarria deritzot honelako aldizkariak eskolan egotea. Euskal literaturak, idazle berriak behar dituelako, eta gure ikasleek ikusi behar dute posiblea dela zerbait idaztea eta argitaratzea ere, nahiz eta izen garrantzitsu bat ez izan.
Mostrando entradas con la etiqueta idazleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta idazleak. Mostrar todas las entradas
2010-05-28
2010-05-18
Liburu txokoan egiteko ekintzak
Behin gure txokoa prest dagoenean, ikasleak eremu isil horretan errazago kontzentratuko dira eta irakurmenaz gozatzeko irrikitan egongo dira.
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.
Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.
Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik, ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.
2010-04-23
Nazioarteko liburu eguna
Gaur, nazioarteko liburu eguna ospatzen da. Bere jatorria, Diada de San Jordin ospakizun Katalanean aurkitzen dugu. Katalunian, erdi aro garaitik, tradizioa izan da gizonak bere amoranteei arrosa bat oparitzea, eta 1925.urtetik aurrera emakumeak liburu bat ematea.UNESCOk 1996.urtetik bultzatu zuen egun honen ospakizuna, gainera 2001.urtetik aurrera munduko hiri bat hautatzen da munduko liburuaren hiriburua izateko, aurten adibidez, Ljubljana izango da.
Egun hau hautatu egin zen 1616.urteko egun berean zenbait autore hil egin zirelako; nahiz eta datu hauek guztiz zuzenak ez izan;- Miguel de Cervantes, hil egin zen 1916ko apirilaren 22an baina lurperatu zuten egun bat beranduago horregatik pentsatzen da, hil egin zela 1916ko apirilaren 23an.
- William Shakespeare, hil egin zen 1916ko apirilaren 23an, Juliano egutegiaren arabera.
- Inca Garcilaso de la Vega,hil egin zen 1916ko apirilaren 23an
Nik gaurko egunerako, gomendatzen dudan liburua hurrengoa da;
La Soledad De Los Numeros Primos, Paolo Giordanorena.
Liburu tristea da, baina aldi berean polita.
Etiketak:
Cervantes,
Garcilaso de la vega,
idazleak,
liburua,
Shakespeare
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



