Mostrando entradas con la etiqueta irakurmena sustatzen. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakurmena sustatzen. Mostrar todas las entradas

2010-05-26

Liburuen Txokoan egiteko ekintzak III

Ipuinak kontatzeko era ezberdinak daude, beste sarreran adierazi dudanez liburu bat hartu dezakegu eta ozenki irakurri, gure ahotsarekin jolastuz. Beste bide bat, antzerkia izan daiteke, gure ikasleak beraiek sorturiko ipuin bat bere ikaskideen aurrean antzeztu dezakete. Nork ez du egin horrelakorik!!!
Ondo deritzot horregatik antzezteko era ezberdin bat proposatuko dut; pasaden urteko irakasgai batean Kamishibai teknika Japoniarra erakutsi ziguten.
Teknika honen bidez ez gaude gure ikasleen sormena bakarrik lantzen baita ere irakaskuntza prozesuan ezinbestekotzat jotzen ditugun aspektuak ere, hala nola, talde lana bultzatzen gaude, idazmena, irakurmena eta ahozkotasuna lantzen gauden bitartean.
Gainera, Kamishibai bat sortzen gaudenean, euskara irakasgaia eta hezkuntza plastikoa elkarlotzen gaude, marrazkiak eta antzezteko tramankulua klase hauetan egin ahal ditugulako. Irudi bakoitzaren atzean, istorioa idazten da, horrela irudi bakoitza pasatzerakoan, antzezleak badakite zer esan behar dute, irudia ikusi gabe. Aurkezten dudan bideo honetan, Zamudioko ikasle batzuk Kamishibai teknika erabiliz bere ipuina aurkezten digute.

Kamishibai Teknika erabiliz kontatutako ipuina





    Hala ere, ez dugu zertan kamishibai bat erosi behar, gu geuk egin dezakegu!!!
                                              Hona hemen guk eginikoa!!


2010-05-24

WEBQUEST

Onartu behar dut, orain dela gutxi jakin dudala, zer den Webquest, funtsean gure ikasleak egin beharreko  ikerkuntza lan bat da.Gaur egun, teknologiak aukera anitzak ematen digunez, internet erabiliz ikasleak behar duten informazio guztia lortu beharko dute.
Webquest bat zer den jakiteko oso baliogarria izan da, hurrengo orrialdea: Webquest.
Bertan ere, topatu dut nire blogean aurkeztu nahi dudan Webquesta,

                                                       Euskal Mitologia

                     Egilea; San nicolas ortiz Maibe





Agian, pentsatuko duzue nire gaiarekin erlazio gutxi daukala baina nik guztiz kontrakoa pentsatzen dut. Mitologia gaia oso zabala da, eta gauza ezberdinak egiteko posibilitatea ematen digu. Alde batetik, euskal kulturaren zati bat aztertuz gain, ikertzaileak izatera bultzatzen gaude irakurmena oinarri dutelarik.
Bestetik, kondairak beregitearekin batera, ez gaude bakarrik gure ikasleen sormena lantzen baizik eta euskara era dibertigarri batean erabiltzera bultzatzen gaude.




2010-05-21

Liburu Txokoan egiteko ekintzak II

Zuk zuretzako irakurtzen duzunean, ipuinak kontatzen dizun istorioan barneratzea erraza izaten da, ipuina ona baldin bada, noski!!!
Irakurtzea, hori besterik ez da, zurea ez den  beste mundu batean murgiltzea. Askotan, ikasleei honelako abstrakzioak egitea kostatu egiten zaie, beraz, bidaia hori posiblea egiteko  Ipuin Kontalariak daude. Ipuin Kontalariak ahozko literaturarekin gozatzeko era dibertigarri bat eskaintzen du. Ipuin kontaketaren bidez, ikasleen irakurzaletasuna sustatzeaz gain, emozioak, fantasiak eta irudimena lantzen dugu.
Hasiera batean, ipuin kontalari profesionalak ekarri ditzakegu eta zuzenan ikustean bai irakasleak bai ikasleak hobeto ikasiko dugu ipuin kontaketaren misterioak,hots, mugimendua, ahots tonua,...
Lehenengo urratsetan, ezagunak diren ipuinak erabili ditzakegu kontaketa errazteko baina irakurzaletasuna bultzatzeaz gain sormena ere bultzatu nahi dugunez, azkeneko urrats moduan gureak diren kontakizunak kontatu ahal ditugu.


2010-05-18

Liburu Txokoa Eratzen

Irakurzaletasuna bultzatzea ez da lan erraza, blog honetan adierazi dudanez irakurzaletasuna butzatzea ez da bakarrik eskolaren edo irakaslearen lana izan behar, hezkuntza komunitate osoa, proiektu honen bideratzailea izan behar da.
Baina, zoritzarrez, gaur eguneko gurasoek denbora gutxi dute bere seme-alabekin igarotzeko, eta denbora horretan nahiago dute bere seme alabekin beste gauzaren bat egitea, irakurtzea baino.
Beraz, kasu askotan irakasleen esku dago irakurzaletasuan bultzatzea eta horretarako ezinbestekoa da ikasgela barnean edota espazio arazoak direla eta eskola barnean, irakurtzeko txoko bat egitea.
Horretarako, liburu egokiak aukeratu behar ditugu,liburuen gaiak anitzak izan behar dira eta liburua edo ipuina aukeratu baino lehen aurretik ezagutu behar dugu.
Behin material egokia aukeratu ondoren, espazioa antolatu behar dugu;
Altzariak egokiak izan behar dira, haur hezkuntza umeetan pentsatzen badugu altzari batzuk erabiliko ditugu baino gure ikasleak lehen hezkuntzan badaude ezin dugu altzari berberak erabili. Beraz, ezberdindu behar dugu, haurtxoteka eta liburutegi baten artean.

2010-05-03

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN II

Pedagogo batzuen ustez, haurrak txikitatik irakurtzen hasten badira eskolara hobeto egokituko dira. Ondorioz, irakurmena sustatzeko, haurrak txikitatik liburuekin erlazioa eduki behar du, beti ere kontuan hartuz liburuak edo kasu honetan ipuinak bere adinaren arabera egokituak egon behar direla. Honetan pentsatuz, liburu albumak aukera ezin hobea ematen digute, haurrek ipuinekin hasierako kontaktuan jartzeko.

Honekin lotuta, haurraren gustuak ezagutzea garrantzitsua da, horregatik gomendio bezala esan dezaket liburu anitzak eta ezberdinak erostea.Baina nire ustez, faktore garrantzitsuena familiak betetzen du, gurasoak edo familiarren bat irakurlea izateak, asko laguntzen du, ezin baitugu ahaztu umeak imitazioaren bidez ikasten dutela.

2010-04-27

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN

Euskal literaturan murgiltzeko oso intersgarria deritzot Galtzagorri elkartea. 1990.urtean sortu zen eta bi helburu nagusi ditu:
- Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea
- Euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea.
Beraz, Euskal literaturaz gehiago jakiteko hona hemen Galtzagorri elkartea.




Honez gain, milcuentos orrialdea ere bisitatu dezakezue. Bertan, aurkitutko duzue hainbat ipuin bai euskaraz zein gazteleraz baina ezberdintasun batekin, entzun daitezkeela.
Kasu honetan, umeak dira ipuinak kontatzen dituztenak, ahots tonu ezberdinak erabiliz.

2010-03-23

Gurasoen papera

Eskola mundutik ekintza anitzak proposatu ditzakegu gure ikasleen irakurzaletasuna pizteko, baina lehenengo eta funtsezko pausoak gurasoak eman behar dituzte.


Eskolen lehenengo erantzukizuna irakurtzen irakastea da, gizarteratze prozesu egokia izan dezaten, bigarren pausu bezala irakurmena sustatzea egon liteke, baina irakasleak lan honetan, bakarrik bagaude zaila izango da irakurmena bultzatzea.

Beraz, garrantzitsua da guztion parte hartzea bultzatzea, baina bereziki gurasoena, beraiek baitira gure ikasleen ereduak.

Honi erreferentzia eginez, oso interesgarria deritzot hurrengo artikulua.

2010-03-18

Zein liburu aukeratu behar dugu?

IPUINAK-LIBURUAKIrakurmena sustatu nahi dugu, baina hainbat faktore kontuan izan behar ditugu; Power-point honetan saiatu naiz hauek laburbiltzen.