Gaurkoan, aldizkari bati buruz hitz egin nahi dizuet, Calameo web orrian aurkitu dut. Orrialde honetan, aldizkariak, ipuinak, dokumentuak,... denetarik aurkitu duzue eta gainera edozein hizkuntzetan. Nik aurkezten dizuedana, hurrengoa da: Luma Berrien Eleak
Bertan, gogoetaz gain, narrazioak, poemak, jolasak,...aurkituko dituzue. Idazle berriak dira, ez ditugu ezagutzen ,baina hala ere, interesgarria deritzot honelako aldizkariak eskolan egotea. Euskal literaturak, idazle berriak behar dituelako, eta gure ikasleek ikusi behar dute posiblea dela zerbait idaztea eta argitaratzea ere, nahiz eta izen garrantzitsu bat ez izan.
Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
2010-05-28
Tutoriala
Sarrera honetan, Nerea de Noriegarekin batera egindako tutoriala aurkezten dizuet. Tutorial honetan, audacity progarmari buruz hitz egiten dugu, programa honen bidez abestiak moztu ditzakegu. Tutorialak tresna oso baliogarriak izan daitezke, ikasleek irakasleen azalpenak eskuragarri izateko. Ikasle batzuk, gaixotasun larriak izaten dituzte eta honelako programak lagungarriak izan daitezke, eskolaren erritmoa ez galtzeko.
Hona hemen, gure tutoriala: Audacity programa
Programa hau deskargatu nahi baduzu, klik egin, audacity.
Hona hemen, gure tutoriala: Audacity programa
Programa hau deskargatu nahi baduzu, klik egin, audacity.
2010-05-26
Blog interesanteak
Sarreratxo honetan, hitz egin nahi dizuet bi blog eta web orrialde bati buruz, lehenengoa nire ikaskide bateko bloga da eta bigarrena aldizkari bateko web orrialdea.
Lehenengo blogarekin hasiko naiz, bere izena Eskolarako Literatura da, bertan nik lantzen dudan gaia bera aurkituko duzue baina ikuspuntu ezberdin batekin. Ona izaten da, literaturari buruz ikuspuntu anitzak edukitzea, ezin gara gure ideietan bakarrik zentratu. Blog honetan, ikasleentza interesgarriak diren kontakizunak aurkituko dituzue, beste blogekin eta orrialdeekin lotura interesanteak aurkituko dituzue bertan, beti umea eta literatura kontuan hartuz.
Bigarrena, esan moduan, aldizkari baten bloga da, Hik Hasi hain zuzen ere. Jadanik, nire bloga irakurri baldin baduzue konturatuko zinateketen aldizkari honetara lotura asko egiten ditudala.
Benetan, gomendatzen dut aldizkari hau irakurtzea, baina ez dut bakarrik irakasleentzat gomendatzen, hezkuntza komunitate osoari gomendatzen diot web orrialde hau.
Bertan, hezkuntza buruzko artikulo asko eskuragarri dituzue ez bakarrik euskal literatura edo literatura gaiarekin erlazionatuta, eskolan lantzen diren irakasgai guztiei buruz hitz egiten dute.
Gainera, gurasoentzako zuzendutako artikuluak ere aurki daitezke, beraz, web orrialde hau hezkuntza munduaz , hots, gure munduaz hitz egiten digu.
Etiketak:
blog,
eskola,
euskal literatura,
gurasoak,
hezkuntza komunitatea,
ikasleak,
ikasleen interesak,
irakasleak,
kontakizun
Mitologia
Orain dela gutxi, Webquest bat komentatu nuen, gogoratzen!!
Aurten, unibertsitateko irakasgai batean webquest horretan agertzen ziren ataza guztiak egin dugu. Izaki mitologiko bati buruzko ikerkuntza egin dugu, guk galtzagorriak aukeratu ditugu. Ostean, galtzagorriak, oinarritzat hartuta ipuin bat eratu dugu. Kasu honetan, hobeto da esatea Txanogorritxo ipuinaren moldaketa bat egin dugula. Azkenik, idatzitako ipuina antzeztu genuen txontxongiloak erabiliz.
Hona hemen, emaitza, espero dugu zuen gustokoa izatea.
Beraz, ikusten duzuenez baliabide digitalak gauza ezberdinak egiteko aukera ematen digu. Gure ikasleak, honelako bideoak grabatzeko aukera dute, bideo kamera batekin grabatu eta gero material hori movie-maker programaren bidez moldatu dezakete, beraiek nahi duten grabazioa atera arte.
Hala ere, ezinbestekoa da eskolak baliabide nahikorik izatea, ez nago bakarrik bideo kamaraz hitz egiten, baita ere ordenagailu gela egoki bat non ikasleak irakasleen laguntzarekin beraien bideoa burutu dezaten. Programa honen bidez, bideoan musika, abestiak, irudi ezberdinak gehitu diezaiokegu eta gainera grabazioan antzezleen ahotsa txarto entzuten bada , programa honek berriro ahotsa sartzeko aukera ematen digu.
Etiketak:
abestia,
ahotsa,
ahozko literatura,
baliabide digitalak,
eskola,
ikerkuntza,
ipuinak,
irakasleak,
mitologia,
webquest
2010-05-18
Liburu txokoan egiteko ekintzak
Behin gure txokoa prest dagoenean, ikasleak eremu isil horretan errazago kontzentratuko dira eta irakurmenaz gozatzeko irrikitan egongo dira.
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.
Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.
Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik, ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.
Liburu Txokoa Eratzen
Irakurzaletasuna bultzatzea ez da lan erraza, blog honetan adierazi dudanez irakurzaletasuna butzatzea ez da bakarrik eskolaren edo irakaslearen lana izan behar, hezkuntza komunitate osoa, proiektu honen bideratzailea izan behar da.
Baina, zoritzarrez, gaur eguneko gurasoek denbora gutxi dute bere seme-alabekin igarotzeko, eta denbora horretan nahiago dute bere seme alabekin beste gauzaren bat egitea, irakurtzea baino.
Horretarako, liburu egokiak aukeratu behar ditugu,liburuen gaiak anitzak izan behar dira eta liburua edo ipuina aukeratu baino lehen aurretik ezagutu behar dugu.
Behin material egokia aukeratu ondoren, espazioa antolatu behar dugu;
Altzariak egokiak izan behar dira, haur hezkuntza umeetan pentsatzen badugu altzari batzuk erabiliko ditugu baino gure ikasleak lehen hezkuntzan badaude ezin dugu altzari berberak erabili. Beraz, ezberdindu behar dugu, haurtxoteka eta liburutegi baten artean.
2010-05-03
IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN II
Pedagogo batzuen ustez, haurrak txikitatik irakurtzen hasten badira eskolara hobeto egokituko dira. Ondorioz, irakurmena sustatzeko, haurrak txikitatik liburuekin erlazioa eduki behar du, beti ere kontuan hartuz liburuak edo kasu honetan ipuinak bere adinaren arabera egokituak egon behar direla. Honetan pentsatuz, liburu albumak aukera ezin hobea ematen digute, haurrek ipuinekin hasierako kontaktuan jartzeko.
Honekin lotuta, haurraren gustuak ezagutzea garrantzitsua da, horregatik gomendio bezala esan dezaket liburu anitzak eta ezberdinak erostea.Baina nire ustez, faktore garrantzitsuena familiak betetzen du, gurasoak edo familiarren bat irakurlea izateak, asko laguntzen du, ezin baitugu ahaztu umeak imitazioaren bidez ikasten dutela.
Etiketak:
eskola,
faktore,
gurasoak,
ikasleak,
ipuinak,
irakurmena sustatzen,
liburu albuma,
liburua
2010-04-27
Sormena lantzen
Irakurtzea ez da bakarrik liburu edo ipuin bat hartzea, beste gauza asko ere irakurtzen ditugu. Horietako bat abestiak dira. Kasu askotan, abesti txiki bat istorio harrigarri bat kontatzen digu edo beste batzutan istorio triste bat, baina azken finean kontakizunak dira abestietan agertzen direnak.
Eskoletan sormena lantzeko tresna ugari ditugu, baina askotan aspergarriak dira horregatik hona hemen Victor Morenoren eskutik proposamen berri bat, "autoreak jaso ez dituen xehetasunak gehitzea".
Hertzainak taldearen aitormena abestia abiapuntutzat hartuta...
< Euren arteko tira birek dibortzioan bukatu zuten, eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Denboraldi batez, elkar ikusi gabe egon ondoren, egun batean, kasualitatez, herriko kafetegi batean topo egiten dute. Felipek eta Josefinak begiradak gurutzatu zituzten eta bat-batean berrezagutu egin ziren. -Kaixo Felipe! - esan zuen Josefinak, eskuarekin agurtzen zuelarik. -Kaixo Josefina! Bada denbora elkar ikusi gabe - esan zuen Felipek, Josefina zegoen mahaira hurbiltzen zelarik, eta irribarre gozo bat eskaintzen ziolarik. Josefinak, bere senarra izandakoaren irribarre gozoa begiratu eta berak ere barre egin zuen, alai. -Jesar naiteke? - galdetu zion Felipek bere aurrean zegoen aulkia eskuarekin seinalatuz. -Bai, noski! - Esan zion Josefinak, irribarre zabal eta polit batekin. Ez zekien zergatik, baina urduri samar sentitzen zen. Haien lehenengo zitan sentitutako sentimendu bero eta eroak sentitzen zituen bihotzean zein sabelean zehar mugitzen. -Zelan doakizu bizitza? -galdetu zion Felipek bat-batean begietara so egiten ziolarik. -Beno, ba… Beti bezala, egia esateko. Bulegora, etxera…, gauza bera egunero. Nahiko aspergarria, beraz, hobeto zuk zeuk kontatzen badidazu zure bizitza zelan doakizun? -Ba, momentu honetan lanez gainezka gabiltza, baina nahiko ondo daramat - erantzun zion Felipek. -Beraz, ikusten dudanez, ez zara asko aldatu. Betiko moduan lana da zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena, ezta? - Esan zion Josefinak zuhur begiratzen ziolarik. -Ez, laztana, nahiko aldatu naiz. Baina, azkenaldian gauzak ez zaizkidanez ondo atera, lanean zentratu naiz, nire arazoez ahazteko aukera ematen baitit. - Esan zuen Felipek, bere ahotsean tristura nabarmentzen zelarik. Kafetegian, zerbitzariek ez zeukaten arnas hartzerik, lokala jendez jota baitzegoen. Baina gure bi protagonistak egoera honetatik at zeuden bere amodiozko burbuilan murgildurik. Bat-batean, ezagutu zireneko abestia hasi zen, kafetegia isilpean geratu balitz bezala, jendearen ahotsak eta soinuak isilarazten eta desagertzen zirelarik. Isilune bat eman zen euren artean… -Egia esateko, faltan botatzen zaitut, Josefina - esan zion Felipek, Josefina serio begiratzen zuelarik. Bere begietan, berriz elkar egoteko zeukan gogo izugarria ikusten zen. - Bai…, nik pentsatzen nuen lanpetuegi egongo zinela eta horregatik niganako interesa galduta zenuela - esan zion Josefinak, eskuak mahai gainean jartzen zituela. -Ez, ezin izan zaitut ahaztu, eta azkenaldi honetan lehen baino gehiago gogoratu naiz zutaz eta zurekin bizitutako momentuetaz. - Esan zion Felipek, begietara begiratzen zuelarik, eta pixkanaka haren eskua laztantzen eta bere eskuen artean hartzen zuelarik. Josefinak haien esku elkartuak begiratu eta irribarre gozo eta alai bat bere ezpainetan margotu ondoren, burua altxatu eta begietara tinko begiratu zion. -Nik ere zure falta nabaritu dut. Eta zu bezala, ezin izan zaitut ahaztu. Baina, zer egingo dugu? - Galdetu zuen bat-batean. -Zer egingo dugu?-Errepikatu zuen Felipek. Ez zuen galdera ulertzen. -Bai. Ea zer egingo dugun, zuk nire etxera aldatu edota nik zurera.-Erantzun zion Josefinak irribarre dibertigarri batekin. Biak barrezka hasi ziren, elkar eskuak laztantzen zituztela eta ezpainetan musu bero bat ematen zutelarik. /span>
Etiketak:
abestia,
eskola,
ipuinak,
kontakizun,
sormena lantzeko
2010-03-24
E.A.E eta Nafarroako IKT Dekretua
Cmap tools hauek, infomazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna laburbiltzen dute.
E.A.E
E.A.E
NAFARROA
Egileak: Nerea de Noriega eta Izaskun Gomez
Dekretuan agertzen den informazioa oso baliogarria da, baina zoritxarrez hori aurrera eramatea ezinezkoa da hainbat eskola publikoetan. Alde batetik, ordenagailu kopuru murriztua dute eta bestetik, irakasleen prestakuntza ez da oso egokia. Eskola 2.0 aukera ezin hobea ematen digu,nahiz eta gaur egun, nire ustez eskola guztiek baliabide egokiak ez eduki hori aurrera eramateko.
2010-03-23
Gurasoen papera
Eskola mundutik ekintza anitzak proposatu ditzakegu gure ikasleen irakurzaletasuna pizteko, baina lehenengo eta funtsezko pausoak gurasoak eman behar dituzte.
Eskolen lehenengo erantzukizuna irakurtzen irakastea da, gizarteratze prozesu egokia izan dezaten, bigarren pausu bezala irakurmena sustatzea egon liteke, baina irakasleak lan honetan, bakarrik bagaude zaila izango da irakurmena bultzatzea.
Beraz, garrantzitsua da guztion parte hartzea bultzatzea, baina bereziki gurasoena, beraiek baitira gure ikasleen ereduak.
Honi erreferentzia eginez, oso interesgarria deritzot hurrengo artikulua.
Eskolen lehenengo erantzukizuna irakurtzen irakastea da, gizarteratze prozesu egokia izan dezaten, bigarren pausu bezala irakurmena sustatzea egon liteke, baina irakasleak lan honetan, bakarrik bagaude zaila izango da irakurmena bultzatzea.
Beraz, garrantzitsua da guztion parte hartzea bultzatzea, baina bereziki gurasoena, beraiek baitira gure ikasleen ereduak.
Honi erreferentzia eginez, oso interesgarria deritzot hurrengo artikulua.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






