Mostrando entradas con la etiqueta irakurketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakurketa. Mostrar todas las entradas

2010-05-21

Liburu Txokoan egiteko ekintzak II

Zuk zuretzako irakurtzen duzunean, ipuinak kontatzen dizun istorioan barneratzea erraza izaten da, ipuina ona baldin bada, noski!!!
Irakurtzea, hori besterik ez da, zurea ez den  beste mundu batean murgiltzea. Askotan, ikasleei honelako abstrakzioak egitea kostatu egiten zaie, beraz, bidaia hori posiblea egiteko  Ipuin Kontalariak daude. Ipuin Kontalariak ahozko literaturarekin gozatzeko era dibertigarri bat eskaintzen du. Ipuin kontaketaren bidez, ikasleen irakurzaletasuna sustatzeaz gain, emozioak, fantasiak eta irudimena lantzen dugu.
Hasiera batean, ipuin kontalari profesionalak ekarri ditzakegu eta zuzenan ikustean bai irakasleak bai ikasleak hobeto ikasiko dugu ipuin kontaketaren misterioak,hots, mugimendua, ahots tonua,...
Lehenengo urratsetan, ezagunak diren ipuinak erabili ditzakegu kontaketa errazteko baina irakurzaletasuna bultzatzeaz gain sormena ere bultzatu nahi dugunez, azkeneko urrats moduan gureak diren kontakizunak kontatu ahal ditugu.


2010-05-18

Liburu txokoan egiteko ekintzak

Behin gure txokoa prest dagoenean, ikasleak eremu isil horretan errazago kontzentratuko dira eta irakurmenaz gozatzeko irrikitan egongo dira.
Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.

Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.
Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik,  ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.

Liburu Txokoa Eratzen

Irakurzaletasuna bultzatzea ez da lan erraza, blog honetan adierazi dudanez irakurzaletasuna butzatzea ez da bakarrik eskolaren edo irakaslearen lana izan behar, hezkuntza komunitate osoa, proiektu honen bideratzailea izan behar da.
Baina, zoritzarrez, gaur eguneko gurasoek denbora gutxi dute bere seme-alabekin igarotzeko, eta denbora horretan nahiago dute bere seme alabekin beste gauzaren bat egitea, irakurtzea baino.
Beraz, kasu askotan irakasleen esku dago irakurzaletasuan bultzatzea eta horretarako ezinbestekoa da ikasgela barnean edota espazio arazoak direla eta eskola barnean, irakurtzeko txoko bat egitea.
Horretarako, liburu egokiak aukeratu behar ditugu,liburuen gaiak anitzak izan behar dira eta liburua edo ipuina aukeratu baino lehen aurretik ezagutu behar dugu.
Behin material egokia aukeratu ondoren, espazioa antolatu behar dugu;
Altzariak egokiak izan behar dira, haur hezkuntza umeetan pentsatzen badugu altzari batzuk erabiliko ditugu baino gure ikasleak lehen hezkuntzan badaude ezin dugu altzari berberak erabili. Beraz, ezberdindu behar dugu, haurtxoteka eta liburutegi baten artean.

2010-05-12

Ipuin kontalariak

Ipuin kontalariak miresten ditut, ipuinak kontatzea, ez baita gauza erraza. Ipuinak edo beste gauzaren bat kontatzen hasten zarenean guztion arreta daukazu baina ez baduzu ondo egiten, akabo! Jendea, haurrak, ikasleak,... aspertzen hasten dira eta arreta guztia galtzen duzu.
Beraz, zerbait kontatu nahi duzunean ahotsa, ahotsaren tonua funtsezkoa da. Kontuan hartzeko beste aspektu bat, kontakizuna da.  Irakurketa ondo ateratzeko, aurretik irakurrita edukitzea ezinbestekoa da,  horregatik nik hurrengo grabazioan Kirmen Uriberen Bilbao-New York- Bilbao liburua  aukeratu dut.
Liburuaren lehenengo kapituluko lehen paragrafoa irakurri dut, zuek esan ondo ala txarto egin dudan!!




Sarrera polita, ezta? Liburua benetan gomendatzen dizuet.