Mostrando entradas con la etiqueta ipuin kontalariak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ipuin kontalariak. Mostrar todas las entradas

2010-05-21

Liburu Txokoan egiteko ekintzak II

Zuk zuretzako irakurtzen duzunean, ipuinak kontatzen dizun istorioan barneratzea erraza izaten da, ipuina ona baldin bada, noski!!!
Irakurtzea, hori besterik ez da, zurea ez den  beste mundu batean murgiltzea. Askotan, ikasleei honelako abstrakzioak egitea kostatu egiten zaie, beraz, bidaia hori posiblea egiteko  Ipuin Kontalariak daude. Ipuin Kontalariak ahozko literaturarekin gozatzeko era dibertigarri bat eskaintzen du. Ipuin kontaketaren bidez, ikasleen irakurzaletasuna sustatzeaz gain, emozioak, fantasiak eta irudimena lantzen dugu.
Hasiera batean, ipuin kontalari profesionalak ekarri ditzakegu eta zuzenan ikustean bai irakasleak bai ikasleak hobeto ikasiko dugu ipuin kontaketaren misterioak,hots, mugimendua, ahots tonua,...
Lehenengo urratsetan, ezagunak diren ipuinak erabili ditzakegu kontaketa errazteko baina irakurzaletasuna bultzatzeaz gain sormena ere bultzatu nahi dugunez, azkeneko urrats moduan gureak diren kontakizunak kontatu ahal ditugu.


2010-05-12

Ipuin kontalariak

Ipuin kontalariak miresten ditut, ipuinak kontatzea, ez baita gauza erraza. Ipuinak edo beste gauzaren bat kontatzen hasten zarenean guztion arreta daukazu baina ez baduzu ondo egiten, akabo! Jendea, haurrak, ikasleak,... aspertzen hasten dira eta arreta guztia galtzen duzu.
Beraz, zerbait kontatu nahi duzunean ahotsa, ahotsaren tonua funtsezkoa da. Kontuan hartzeko beste aspektu bat, kontakizuna da.  Irakurketa ondo ateratzeko, aurretik irakurrita edukitzea ezinbestekoa da,  horregatik nik hurrengo grabazioan Kirmen Uriberen Bilbao-New York- Bilbao liburua  aukeratu dut.
Liburuaren lehenengo kapituluko lehen paragrafoa irakurri dut, zuek esan ondo ala txarto egin dudan!!




Sarrera polita, ezta? Liburua benetan gomendatzen dizuet.

2010-03-22

Ipuin kontalariak

Ipuinen munduan murgiltzeko aukera ezin hobea dira ipuin kontalariak. Ipuin bat entzutea ez da zertan gauza aspergarri bat izan behar,baina zoritxarrez kasu askotan hori gertatzen da. Ipuin bat hartu altuan irakurri eta listo!! ipuin zoragarri bat kontatu diegu gure ikasleei edo gure seme-alabei.


Badakit ez dela erraza ahotsa aldatzea eta intentsitate zein tonu ezberdinak ematea, baina horretan datza ipuinak kontatzea. Gure ahotsaren bidez ipuinak esaten diguna helaraztea, irudia aurrean izan gabe.Horretarako, haurrak ikusteko ipuinak gauza dibertigarriak izan daitezkeela eta baita guk ikasteko, ipuin kontalariak aukera polita ematen digute.