2010-05-28

Euskal Argitalpena

Gaurkoan, aldizkari bati buruz hitz egin nahi dizuet, Calameo web orrian aurkitu dut. Orrialde honetan, aldizkariak, ipuinak, dokumentuak,... denetarik aurkitu duzue eta gainera edozein hizkuntzetan. Nik aurkezten dizuedana, hurrengoa da:  Luma Berrien Eleak

Bertan, gogoetaz gain, narrazioak, poemak, jolasak,...aurkituko dituzue.  Idazle berriak dira, ez ditugu ezagutzen ,baina hala ere, interesgarria deritzot honelako aldizkariak eskolan egotea. Euskal literaturak, idazle berriak behar dituelako, eta gure ikasleek ikusi behar dute posiblea dela zerbait idaztea eta argitaratzea ere, nahiz eta izen garrantzitsu bat ez izan.


Tutoriala

Sarrera honetan, Nerea de Noriegarekin batera egindako tutoriala aurkezten dizuet. Tutorial honetan, audacity progarmari buruz hitz egiten dugu, programa honen bidez abestiak moztu ditzakegu. Tutorialak tresna oso baliogarriak izan daitezke, ikasleek irakasleen azalpenak eskuragarri izateko. Ikasle batzuk, gaixotasun larriak izaten dituzte eta honelako programak lagungarriak izan daitezke, eskolaren erritmoa ez galtzeko.
Hona hemen, gure tutoriala: Audacity programa




Programa hau deskargatu nahi baduzu, klik egin, audacity.

2010-05-26

Blog interesanteak

  Sarreratxo honetan, hitz egin nahi dizuet bi blog eta web orrialde bati  buruz, lehenengoa nire ikaskide bateko bloga da eta bigarrena aldizkari bateko web orrialdea.






Lehenengo blogarekin hasiko naiz, bere izena Eskolarako Literatura da, bertan nik lantzen dudan gaia bera aurkituko duzue baina ikuspuntu ezberdin batekin. Ona izaten da, literaturari buruz ikuspuntu anitzak edukitzea, ezin gara gure ideietan bakarrik zentratu.  Blog honetan, ikasleentza interesgarriak diren kontakizunak aurkituko dituzue, beste blogekin eta orrialdeekin lotura interesanteak aurkituko dituzue bertan, beti umea eta literatura kontuan hartuz.







Bigarrena, esan moduan, aldizkari baten bloga da, Hik Hasi hain zuzen ere. Jadanik, nire bloga irakurri baldin baduzue konturatuko zinateketen aldizkari honetara lotura asko egiten ditudala.
Benetan, gomendatzen dut aldizkari hau irakurtzea, baina ez dut bakarrik irakasleentzat gomendatzen, hezkuntza komunitate osoari gomendatzen diot web orrialde hau.
Bertan, hezkuntza buruzko artikulo asko eskuragarri dituzue ez bakarrik euskal literatura edo literatura  gaiarekin erlazionatuta, eskolan lantzen diren irakasgai guztiei buruz hitz egiten dute.
Gainera, gurasoentzako zuzendutako artikuluak ere aurki daitezke, beraz, web orrialde hau hezkuntza munduaz , hots, gure munduaz hitz egiten digu.

Mitologia


Orain dela gutxi, Webquest bat komentatu nuen, gogoratzen!!

Aurten, unibertsitateko irakasgai batean webquest horretan  agertzen ziren ataza guztiak egin dugu. Izaki mitologiko bati buruzko ikerkuntza egin dugu, guk galtzagorriak aukeratu ditugu. Ostean, galtzagorriak,  oinarritzat hartuta ipuin bat eratu dugu. Kasu honetan, hobeto da esatea Txanogorritxo ipuinaren moldaketa bat egin dugula.
Azkenik, idatzitako ipuina antzeztu genuen txontxongiloak erabiliz.
Hona hemen, emaitza, espero dugu zuen gustokoa izatea.





Beraz, ikusten duzuenez baliabide digitalak gauza ezberdinak egiteko aukera ematen digu. Gure ikasleak, honelako bideoak grabatzeko aukera dute, bideo kamera batekin grabatu eta gero material hori movie-maker programaren bidez moldatu dezakete, beraiek nahi duten grabazioa atera arte.
Hala ere, ezinbestekoa da eskolak baliabide nahikorik izatea, ez nago  bakarrik bideo kamaraz hitz egiten,  baita ere ordenagailu gela egoki bat non ikasleak irakasleen laguntzarekin beraien bideoa burutu dezaten. Programa honen bidez, bideoan musika, abestiak, irudi ezberdinak gehitu diezaiokegu eta gainera grabazioan antzezleen ahotsa txarto  entzuten bada , programa honek berriro ahotsa sartzeko aukera ematen digu.


Liburuen Txokoan egiteko ekintzak III

Ipuinak kontatzeko era ezberdinak daude, beste sarreran adierazi dudanez liburu bat hartu dezakegu eta ozenki irakurri, gure ahotsarekin jolastuz. Beste bide bat, antzerkia izan daiteke, gure ikasleak beraiek sorturiko ipuin bat bere ikaskideen aurrean antzeztu dezakete. Nork ez du egin horrelakorik!!!
Ondo deritzot horregatik antzezteko era ezberdin bat proposatuko dut; pasaden urteko irakasgai batean Kamishibai teknika Japoniarra erakutsi ziguten.
Teknika honen bidez ez gaude gure ikasleen sormena bakarrik lantzen baita ere irakaskuntza prozesuan ezinbestekotzat jotzen ditugun aspektuak ere, hala nola, talde lana bultzatzen gaude, idazmena, irakurmena eta ahozkotasuna lantzen gauden bitartean.
Gainera, Kamishibai bat sortzen gaudenean, euskara irakasgaia eta hezkuntza plastikoa elkarlotzen gaude, marrazkiak eta antzezteko tramankulua klase hauetan egin ahal ditugulako. Irudi bakoitzaren atzean, istorioa idazten da, horrela irudi bakoitza pasatzerakoan, antzezleak badakite zer esan behar dute, irudia ikusi gabe. Aurkezten dudan bideo honetan, Zamudioko ikasle batzuk Kamishibai teknika erabiliz bere ipuina aurkezten digute.

Kamishibai Teknika erabiliz kontatutako ipuina





    Hala ere, ez dugu zertan kamishibai bat erosi behar, gu geuk egin dezakegu!!!
                                              Hona hemen guk eginikoa!!


2010-05-24

WEBQUEST

Onartu behar dut, orain dela gutxi jakin dudala, zer den Webquest, funtsean gure ikasleak egin beharreko  ikerkuntza lan bat da.Gaur egun, teknologiak aukera anitzak ematen digunez, internet erabiliz ikasleak behar duten informazio guztia lortu beharko dute.
Webquest bat zer den jakiteko oso baliogarria izan da, hurrengo orrialdea: Webquest.
Bertan ere, topatu dut nire blogean aurkeztu nahi dudan Webquesta,

                                                       Euskal Mitologia

                     Egilea; San nicolas ortiz Maibe





Agian, pentsatuko duzue nire gaiarekin erlazio gutxi daukala baina nik guztiz kontrakoa pentsatzen dut. Mitologia gaia oso zabala da, eta gauza ezberdinak egiteko posibilitatea ematen digu. Alde batetik, euskal kulturaren zati bat aztertuz gain, ikertzaileak izatera bultzatzen gaude irakurmena oinarri dutelarik.
Bestetik, kondairak beregitearekin batera, ez gaude bakarrik gure ikasleen sormena lantzen baizik eta euskara era dibertigarri batean erabiltzera bultzatzen gaude.




2010-05-21

Liburu Txokoan egiteko ekintzak II

Zuk zuretzako irakurtzen duzunean, ipuinak kontatzen dizun istorioan barneratzea erraza izaten da, ipuina ona baldin bada, noski!!!
Irakurtzea, hori besterik ez da, zurea ez den  beste mundu batean murgiltzea. Askotan, ikasleei honelako abstrakzioak egitea kostatu egiten zaie, beraz, bidaia hori posiblea egiteko  Ipuin Kontalariak daude. Ipuin Kontalariak ahozko literaturarekin gozatzeko era dibertigarri bat eskaintzen du. Ipuin kontaketaren bidez, ikasleen irakurzaletasuna sustatzeaz gain, emozioak, fantasiak eta irudimena lantzen dugu.
Hasiera batean, ipuin kontalari profesionalak ekarri ditzakegu eta zuzenan ikustean bai irakasleak bai ikasleak hobeto ikasiko dugu ipuin kontaketaren misterioak,hots, mugimendua, ahots tonua,...
Lehenengo urratsetan, ezagunak diren ipuinak erabili ditzakegu kontaketa errazteko baina irakurzaletasuna bultzatzeaz gain sormena ere bultzatu nahi dugunez, azkeneko urrats moduan gureak diren kontakizunak kontatu ahal ditugu.


2010-05-18

Liburu txokoan egiteko ekintzak

Behin gure txokoa prest dagoenean, ikasleak eremu isil horretan errazago kontzentratuko dira eta irakurmenaz gozatzeko irrikitan egongo dira.
Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.

Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.
Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik,  ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.

Liburu Txokoa Eratzen

Irakurzaletasuna bultzatzea ez da lan erraza, blog honetan adierazi dudanez irakurzaletasuna butzatzea ez da bakarrik eskolaren edo irakaslearen lana izan behar, hezkuntza komunitate osoa, proiektu honen bideratzailea izan behar da.
Baina, zoritzarrez, gaur eguneko gurasoek denbora gutxi dute bere seme-alabekin igarotzeko, eta denbora horretan nahiago dute bere seme alabekin beste gauzaren bat egitea, irakurtzea baino.
Beraz, kasu askotan irakasleen esku dago irakurzaletasuan bultzatzea eta horretarako ezinbestekoa da ikasgela barnean edota espazio arazoak direla eta eskola barnean, irakurtzeko txoko bat egitea.
Horretarako, liburu egokiak aukeratu behar ditugu,liburuen gaiak anitzak izan behar dira eta liburua edo ipuina aukeratu baino lehen aurretik ezagutu behar dugu.
Behin material egokia aukeratu ondoren, espazioa antolatu behar dugu;
Altzariak egokiak izan behar dira, haur hezkuntza umeetan pentsatzen badugu altzari batzuk erabiliko ditugu baino gure ikasleak lehen hezkuntzan badaude ezin dugu altzari berberak erabili. Beraz, ezberdindu behar dugu, haurtxoteka eta liburutegi baten artean.

2010-05-13

Liburu Salduenak

Irakasle moduan tokatuko zaigu, gure ikasleentzako liburuak aukeratzea. Klase barruan, gure liburutegi txokoa eratu dezakegu bertan eskuragarri izateko hainbat ipuin, ipuin albunak, aldizkariak, komikiak,...
Baina beti kontuan hartu behar ditugu gure ikasleen interesak, beraz nahiz eta interesgarria iruditu hemen aurkezten dudan taulatxo hau, ezin dugu gure liburu aukeraketa honelako estatistiketan oinarritu.





zbk. Izenburua Autorea Hizkuntza
1 Biblia Hebreera,Arameera, Greko
2 Harry Potter J.K. Rowling Ingeles
3 Mao Tse-Tung presidentearen esaldiak Mao Tse-tung Txinera
4 Peter Rabbit Ipuinak Beatrix Potter Ingeles
5 Eraztunaren jauna J. R. R. Tolkien Ingeles


Ikasleen interesak ezagutzea urtero egin beharreko lana da, horrela irakurketa sustatzea askoz ere errazago izango baita. Azkenik esan, Eskolak, Euskal Literatura bultzatzeko tresna oso egokiak direla, irakurmena sustatzeaz gain euskaraz irakurtzeko ohitura ere bultzatu behar dugulako.

2010-05-12

Ipuin kontalariak

Ipuin kontalariak miresten ditut, ipuinak kontatzea, ez baita gauza erraza. Ipuinak edo beste gauzaren bat kontatzen hasten zarenean guztion arreta daukazu baina ez baduzu ondo egiten, akabo! Jendea, haurrak, ikasleak,... aspertzen hasten dira eta arreta guztia galtzen duzu.
Beraz, zerbait kontatu nahi duzunean ahotsa, ahotsaren tonua funtsezkoa da. Kontuan hartzeko beste aspektu bat, kontakizuna da.  Irakurketa ondo ateratzeko, aurretik irakurrita edukitzea ezinbestekoa da,  horregatik nik hurrengo grabazioan Kirmen Uriberen Bilbao-New York- Bilbao liburua  aukeratu dut.
Liburuaren lehenengo kapituluko lehen paragrafoa irakurri dut, zuek esan ondo ala txarto egin dudan!!




Sarrera polita, ezta? Liburua benetan gomendatzen dizuet.

2010-05-03

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN II

Pedagogo batzuen ustez, haurrak txikitatik irakurtzen hasten badira eskolara hobeto egokituko dira. Ondorioz, irakurmena sustatzeko, haurrak txikitatik liburuekin erlazioa eduki behar du, beti ere kontuan hartuz liburuak edo kasu honetan ipuinak bere adinaren arabera egokituak egon behar direla. Honetan pentsatuz, liburu albumak aukera ezin hobea ematen digute, haurrek ipuinekin hasierako kontaktuan jartzeko.

Honekin lotuta, haurraren gustuak ezagutzea garrantzitsua da, horregatik gomendio bezala esan dezaket liburu anitzak eta ezberdinak erostea.Baina nire ustez, faktore garrantzitsuena familiak betetzen du, gurasoak edo familiarren bat irakurlea izateak, asko laguntzen du, ezin baitugu ahaztu umeak imitazioaren bidez ikasten dutela.

2010-04-27

Sormena lantzen


Irakurtzea ez da bakarrik liburu edo ipuin bat hartzea, beste gauza asko ere irakurtzen ditugu. Horietako bat abestiak dira. Kasu askotan, abesti txiki bat istorio harrigarri bat kontatzen digu edo beste batzutan istorio triste bat, baina azken finean kontakizunak dira abestietan agertzen direnak.
Eskoletan sormena  lantzeko tresna ugari ditugu, baina askotan aspergarriak dira horregatik hona hemen Victor Morenoren eskutik proposamen berri bat, "autoreak jaso ez dituen xehetasunak gehitzea".

 Hertzainak taldearen aitormena abestia abiapuntutzat hartuta...


< Euren arteko tira birek dibortzioan bukatu zuten, eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Denboraldi batez, elkar ikusi gabe egon ondoren, egun batean, kasualitatez, herriko kafetegi batean topo egiten dute. Felipek eta Josefinak begiradak gurutzatu zituzten eta bat-batean berrezagutu egin ziren. -Kaixo Felipe! - esan zuen Josefinak, eskuarekin agurtzen zuelarik. -Kaixo Josefina! Bada denbora elkar ikusi gabe - esan zuen Felipek, Josefina zegoen mahaira hurbiltzen zelarik, eta irribarre gozo bat eskaintzen ziolarik. Josefinak, bere senarra izandakoaren irribarre gozoa begiratu eta berak ere barre egin zuen, alai. -Jesar naiteke? - galdetu zion Felipek bere aurrean zegoen aulkia eskuarekin seinalatuz. -Bai, noski! - Esan zion Josefinak, irribarre zabal eta polit batekin. Ez zekien zergatik, baina urduri samar sentitzen zen. Haien lehenengo zitan sentitutako sentimendu bero eta eroak sentitzen zituen bihotzean zein sabelean zehar mugitzen. -Zelan doakizu bizitza? -galdetu zion Felipek bat-batean begietara so egiten ziolarik. -Beno, ba… Beti bezala, egia esateko. Bulegora, etxera…, gauza bera egunero. Nahiko aspergarria, beraz, hobeto zuk zeuk kontatzen badidazu zure bizitza zelan doakizun? -Ba, momentu honetan lanez gainezka gabiltza, baina nahiko ondo daramat - erantzun zion Felipek. -Beraz, ikusten dudanez, ez zara asko aldatu. Betiko moduan lana da zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena, ezta? - Esan zion Josefinak zuhur begiratzen ziolarik. -Ez, laztana, nahiko aldatu naiz. Baina, azkenaldian gauzak ez zaizkidanez ondo atera, lanean zentratu naiz, nire arazoez ahazteko aukera ematen baitit. - Esan zuen Felipek, bere ahotsean tristura nabarmentzen zelarik. Kafetegian, zerbitzariek ez zeukaten arnas hartzerik, lokala jendez jota baitzegoen. Baina gure bi protagonistak egoera honetatik at zeuden bere amodiozko burbuilan murgildurik. Bat-batean, ezagutu zireneko abestia hasi zen, kafetegia isilpean geratu balitz bezala, jendearen ahotsak eta soinuak isilarazten eta desagertzen zirelarik. Isilune bat eman zen euren artean… -Egia esateko, faltan botatzen zaitut, Josefina - esan zion Felipek, Josefina serio begiratzen zuelarik. Bere begietan, berriz elkar egoteko zeukan gogo izugarria ikusten zen. - Bai…, nik pentsatzen nuen lanpetuegi egongo zinela eta horregatik niganako interesa galduta zenuela - esan zion Josefinak, eskuak mahai gainean jartzen zituela. -Ez, ezin izan zaitut ahaztu, eta azkenaldi honetan lehen baino gehiago gogoratu naiz zutaz eta zurekin bizitutako momentuetaz. - Esan zion Felipek, begietara begiratzen zuelarik, eta pixkanaka haren eskua laztantzen eta bere eskuen artean hartzen zuelarik. Josefinak haien esku elkartuak begiratu eta irribarre gozo eta alai bat bere ezpainetan margotu ondoren, burua altxatu eta begietara tinko begiratu zion. -Nik ere zure falta nabaritu dut. Eta zu bezala, ezin izan zaitut ahaztu. Baina, zer egingo dugu? - Galdetu zuen bat-batean. -Zer egingo dugu?-Errepikatu zuen Felipek. Ez zuen galdera ulertzen. -Bai. Ea zer egingo dugun, zuk nire etxera aldatu edota nik zurera.-Erantzun zion Josefinak irribarre dibertigarri batekin. Biak barrezka hasi ziren, elkar eskuak laztantzen zituztela eta ezpainetan musu bero bat ematen zutelarik. /span>

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN

Euskal literaturan murgiltzeko oso intersgarria deritzot Galtzagorri elkartea. 1990.urtean sortu zen eta bi helburu nagusi ditu:
- Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea
- Euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea.
Beraz, Euskal literaturaz gehiago jakiteko hona hemen Galtzagorri elkartea.




Honez gain, milcuentos orrialdea ere bisitatu dezakezue. Bertan, aurkitutko duzue hainbat ipuin bai euskaraz zein gazteleraz baina ezberdintasun batekin, entzun daitezkeela.
Kasu honetan, umeak dira ipuinak kontatzen dituztenak, ahots tonu ezberdinak erabiliz.

2010-04-23

Nazioarteko liburu eguna

Gaur, nazioarteko liburu eguna ospatzen da. Bere jatorria, Diada de San Jordin ospakizun Katalanean aurkitzen dugu. Katalunian, erdi aro garaitik, tradizioa izan da gizonak bere amoranteei arrosa bat oparitzea, eta 1925.urtetik aurrera emakumeak liburu bat ematea.




UNESCOk 1996.urtetik bultzatu zuen egun honen ospakizuna, gainera 2001.urtetik aurrera munduko hiri bat hautatzen da munduko liburuaren hiriburua izateko, aurten adibidez, Ljubljana izango da.
Egun hau hautatu egin zen 1616.urteko egun berean zenbait autore hil egin zirelako; nahiz eta datu hauek guztiz zuzenak ez izan;
- Miguel de Cervantes, hil egin zen 1916ko apirilaren 22an baina lurperatu zuten egun bat beranduago horregatik pentsatzen da, hil egin zela 1916ko apirilaren 23an.
- William Shakespeare, hil egin zen 1916ko apirilaren 23an, Juliano egutegiaren arabera.
- Inca Garcilaso de la Vega,hil egin zen 1916ko apirilaren 23an

Nik gaurko egunerako, gomendatzen dudan liburua hurrengoa da;

La Soledad De Los Numeros Primos,  Paolo Giordanorena.
Liburu tristea da, baina aldi berean polita.

2010-04-20

Baliabideak erabiltzen II

Aurreko sarreran ikusi dugu, nola power-point programa erabiliz ipuinak era ezberdin batean ikusteko aukera ezin hobea dugula.
Programa honen erabilera ez denez oso zaila, gure ikasleen sormena lantzeko oso erabilgarria izan daiteke.
Slide sharen aurkitutako power-point hau erakusten duen moduan;
Izenburua: Izurde Traketsa
Egileak:Edorta, Mikel, Jokin, Olaia, Haizea, Jon, Nahia, Aimar, Daniel eta Maitane


Ikasle nagusiagoekin power-point landuagoak egin daitezke, gogoan izan, beti kontuan izan behar dugula gure ikasleen gaitasunak.

2010-04-15

Baliabide digitalak erabiltzen

Ipuinak kontatzeko orduan, baliabide digitalak aukera anitzak ematen dizkigute. Aste hauetan zehar, saiatuko naiz hauek plazaratzen.
Gaur,slide sharen aurkitutako power-point batekin hasiko naiz,bertan ipuin bat kontatzen digute era ezberdinean baina azken finean kontakizun bat.

Izenburua: Tximeleta eta bere itzala
Egilea: Miren Ramos

2010-03-24

E.A.E eta Nafarroako IKT Dekretua

Cmap tools hauek, infomazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna laburbiltzen dute.



E.A.E





NAFARROA




Egileak: Nerea de Noriega eta Izaskun Gomez

Dekretuan agertzen den informazioa oso baliogarria da, baina zoritxarrez hori aurrera eramatea ezinezkoa da hainbat eskola publikoetan. Alde batetik, ordenagailu kopuru murriztua dute eta bestetik, irakasleen prestakuntza ez da oso egokia. Eskola 2.0 aukera ezin hobea ematen digu,nahiz eta gaur egun, nire ustez eskola guztiek baliabide egokiak ez eduki hori aurrera eramateko.

2010-03-23

Gurasoen papera

Eskola mundutik ekintza anitzak proposatu ditzakegu gure ikasleen irakurzaletasuna pizteko, baina lehenengo eta funtsezko pausoak gurasoak eman behar dituzte.


Eskolen lehenengo erantzukizuna irakurtzen irakastea da, gizarteratze prozesu egokia izan dezaten, bigarren pausu bezala irakurmena sustatzea egon liteke, baina irakasleak lan honetan, bakarrik bagaude zaila izango da irakurmena bultzatzea.

Beraz, garrantzitsua da guztion parte hartzea bultzatzea, baina bereziki gurasoena, beraiek baitira gure ikasleen ereduak.

Honi erreferentzia eginez, oso interesgarria deritzot hurrengo artikulua.

2010-03-22

Ipuin kontalariak

Ipuinen munduan murgiltzeko aukera ezin hobea dira ipuin kontalariak. Ipuin bat entzutea ez da zertan gauza aspergarri bat izan behar,baina zoritxarrez kasu askotan hori gertatzen da. Ipuin bat hartu altuan irakurri eta listo!! ipuin zoragarri bat kontatu diegu gure ikasleei edo gure seme-alabei.


Badakit ez dela erraza ahotsa aldatzea eta intentsitate zein tonu ezberdinak ematea, baina horretan datza ipuinak kontatzea. Gure ahotsaren bidez ipuinak esaten diguna helaraztea, irudia aurrean izan gabe.Horretarako, haurrak ikusteko ipuinak gauza dibertigarriak izan daitezkeela eta baita guk ikasteko, ipuin kontalariak aukera polita ematen digute.

2010-03-18

Zein liburu aukeratu behar dugu?

IPUINAK-LIBURUAKIrakurmena sustatu nahi dugu, baina hainbat faktore kontuan izan behar ditugu; Power-point honetan saiatu naiz hauek laburbiltzen.

2010-03-12

AGURRA

Ikasleek ez dituzte bere kabuz liburuak irakurtzen, astuna dela diote. Orduan eskolatik zer egin behar dugu, irakurmena sustatzeko?
Galdera honi erantzuten saiatuko naiz, guri dagokigu bai irakasle moduan zein guraso moduan, liburuak eta ipuinak interesgarriak bihurtzea, etorkizunean ikasleak literatura begi onez ikus dezaten.