Mostrando entradas con la etiqueta liburua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta liburua. Mostrar todas las entradas

2010-05-26

Liburuen Txokoan egiteko ekintzak III

Ipuinak kontatzeko era ezberdinak daude, beste sarreran adierazi dudanez liburu bat hartu dezakegu eta ozenki irakurri, gure ahotsarekin jolastuz. Beste bide bat, antzerkia izan daiteke, gure ikasleak beraiek sorturiko ipuin bat bere ikaskideen aurrean antzeztu dezakete. Nork ez du egin horrelakorik!!!
Ondo deritzot horregatik antzezteko era ezberdin bat proposatuko dut; pasaden urteko irakasgai batean Kamishibai teknika Japoniarra erakutsi ziguten.
Teknika honen bidez ez gaude gure ikasleen sormena bakarrik lantzen baita ere irakaskuntza prozesuan ezinbestekotzat jotzen ditugun aspektuak ere, hala nola, talde lana bultzatzen gaude, idazmena, irakurmena eta ahozkotasuna lantzen gauden bitartean.
Gainera, Kamishibai bat sortzen gaudenean, euskara irakasgaia eta hezkuntza plastikoa elkarlotzen gaude, marrazkiak eta antzezteko tramankulua klase hauetan egin ahal ditugulako. Irudi bakoitzaren atzean, istorioa idazten da, horrela irudi bakoitza pasatzerakoan, antzezleak badakite zer esan behar dute, irudia ikusi gabe. Aurkezten dudan bideo honetan, Zamudioko ikasle batzuk Kamishibai teknika erabiliz bere ipuina aurkezten digute.

Kamishibai Teknika erabiliz kontatutako ipuina





    Hala ere, ez dugu zertan kamishibai bat erosi behar, gu geuk egin dezakegu!!!
                                              Hona hemen guk eginikoa!!


2010-05-18

Liburu txokoan egiteko ekintzak

Behin gure txokoa prest dagoenean, ikasleak eremu isil horretan errazago kontzentratuko dira eta irakurmenaz gozatzeko irrikitan egongo dira.
Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.

Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;
Idazleak eskoletara ekartzea abiapuntu ona litzateke ikasleen interesa literaturarekiko pizteko. Txabi Arnal idazleak, adibidez, aldiro biltzen da ikasleekin liburu aurkezpenak egiteko. Hemen aurkezten dudan argazkian, Txabi Arnal ikus dezakegu "Huracan" liburua aurkezten ikasle talde baten aurrean.
Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik,  ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.

Liburu Txokoa Eratzen

Irakurzaletasuna bultzatzea ez da lan erraza, blog honetan adierazi dudanez irakurzaletasuna butzatzea ez da bakarrik eskolaren edo irakaslearen lana izan behar, hezkuntza komunitate osoa, proiektu honen bideratzailea izan behar da.
Baina, zoritzarrez, gaur eguneko gurasoek denbora gutxi dute bere seme-alabekin igarotzeko, eta denbora horretan nahiago dute bere seme alabekin beste gauzaren bat egitea, irakurtzea baino.
Beraz, kasu askotan irakasleen esku dago irakurzaletasuan bultzatzea eta horretarako ezinbestekoa da ikasgela barnean edota espazio arazoak direla eta eskola barnean, irakurtzeko txoko bat egitea.
Horretarako, liburu egokiak aukeratu behar ditugu,liburuen gaiak anitzak izan behar dira eta liburua edo ipuina aukeratu baino lehen aurretik ezagutu behar dugu.
Behin material egokia aukeratu ondoren, espazioa antolatu behar dugu;
Altzariak egokiak izan behar dira, haur hezkuntza umeetan pentsatzen badugu altzari batzuk erabiliko ditugu baino gure ikasleak lehen hezkuntzan badaude ezin dugu altzari berberak erabili. Beraz, ezberdindu behar dugu, haurtxoteka eta liburutegi baten artean.

2010-05-13

Liburu Salduenak

Irakasle moduan tokatuko zaigu, gure ikasleentzako liburuak aukeratzea. Klase barruan, gure liburutegi txokoa eratu dezakegu bertan eskuragarri izateko hainbat ipuin, ipuin albunak, aldizkariak, komikiak,...
Baina beti kontuan hartu behar ditugu gure ikasleen interesak, beraz nahiz eta interesgarria iruditu hemen aurkezten dudan taulatxo hau, ezin dugu gure liburu aukeraketa honelako estatistiketan oinarritu.





zbk. Izenburua Autorea Hizkuntza
1 Biblia Hebreera,Arameera, Greko
2 Harry Potter J.K. Rowling Ingeles
3 Mao Tse-Tung presidentearen esaldiak Mao Tse-tung Txinera
4 Peter Rabbit Ipuinak Beatrix Potter Ingeles
5 Eraztunaren jauna J. R. R. Tolkien Ingeles


Ikasleen interesak ezagutzea urtero egin beharreko lana da, horrela irakurketa sustatzea askoz ere errazago izango baita. Azkenik esan, Eskolak, Euskal Literatura bultzatzeko tresna oso egokiak direla, irakurmena sustatzeaz gain euskaraz irakurtzeko ohitura ere bultzatu behar dugulako.

2010-05-12

Ipuin kontalariak

Ipuin kontalariak miresten ditut, ipuinak kontatzea, ez baita gauza erraza. Ipuinak edo beste gauzaren bat kontatzen hasten zarenean guztion arreta daukazu baina ez baduzu ondo egiten, akabo! Jendea, haurrak, ikasleak,... aspertzen hasten dira eta arreta guztia galtzen duzu.
Beraz, zerbait kontatu nahi duzunean ahotsa, ahotsaren tonua funtsezkoa da. Kontuan hartzeko beste aspektu bat, kontakizuna da.  Irakurketa ondo ateratzeko, aurretik irakurrita edukitzea ezinbestekoa da,  horregatik nik hurrengo grabazioan Kirmen Uriberen Bilbao-New York- Bilbao liburua  aukeratu dut.
Liburuaren lehenengo kapituluko lehen paragrafoa irakurri dut, zuek esan ondo ala txarto egin dudan!!




Sarrera polita, ezta? Liburua benetan gomendatzen dizuet.

2010-05-03

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN II

Pedagogo batzuen ustez, haurrak txikitatik irakurtzen hasten badira eskolara hobeto egokituko dira. Ondorioz, irakurmena sustatzeko, haurrak txikitatik liburuekin erlazioa eduki behar du, beti ere kontuan hartuz liburuak edo kasu honetan ipuinak bere adinaren arabera egokituak egon behar direla. Honetan pentsatuz, liburu albumak aukera ezin hobea ematen digute, haurrek ipuinekin hasierako kontaktuan jartzeko.

Honekin lotuta, haurraren gustuak ezagutzea garrantzitsua da, horregatik gomendio bezala esan dezaket liburu anitzak eta ezberdinak erostea.Baina nire ustez, faktore garrantzitsuena familiak betetzen du, gurasoak edo familiarren bat irakurlea izateak, asko laguntzen du, ezin baitugu ahaztu umeak imitazioaren bidez ikasten dutela.

2010-04-23

Nazioarteko liburu eguna

Gaur, nazioarteko liburu eguna ospatzen da. Bere jatorria, Diada de San Jordin ospakizun Katalanean aurkitzen dugu. Katalunian, erdi aro garaitik, tradizioa izan da gizonak bere amoranteei arrosa bat oparitzea, eta 1925.urtetik aurrera emakumeak liburu bat ematea.




UNESCOk 1996.urtetik bultzatu zuen egun honen ospakizuna, gainera 2001.urtetik aurrera munduko hiri bat hautatzen da munduko liburuaren hiriburua izateko, aurten adibidez, Ljubljana izango da.
Egun hau hautatu egin zen 1616.urteko egun berean zenbait autore hil egin zirelako; nahiz eta datu hauek guztiz zuzenak ez izan;
- Miguel de Cervantes, hil egin zen 1916ko apirilaren 22an baina lurperatu zuten egun bat beranduago horregatik pentsatzen da, hil egin zela 1916ko apirilaren 23an.
- William Shakespeare, hil egin zen 1916ko apirilaren 23an, Juliano egutegiaren arabera.
- Inca Garcilaso de la Vega,hil egin zen 1916ko apirilaren 23an

Nik gaurko egunerako, gomendatzen dudan liburua hurrengoa da;

La Soledad De Los Numeros Primos,  Paolo Giordanorena.
Liburu tristea da, baina aldi berean polita.