Baina ipuin edo liburu ezberdinak edukitzea lehenengo pausoa litzateke, liburutegia irakurtzeko dira bai baina baita beste hainbat ekintza eraman ditzakegu aurrera.
Besteak beste, liburu aurkezpenak egitea, horretarako literaturaren munduak aukera anitzak ematen digu;

Mota honetako ekintzekin bi aldeak irabazle ateratzen dira, alde batetik, idazleari bere irakurleekin kontaktu zuzenean jartzeko aukera ematen diolako eta bestetik, ikasleak kontakizunaren atzean dauden elementu guztiak ezagutzeko aukera dutelako.
Gainera, ekintza hauek, ikasleei euskal literatura hurbiltzeko bide bihurtu ditzakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario