2010-04-27

Sormena lantzen


Irakurtzea ez da bakarrik liburu edo ipuin bat hartzea, beste gauza asko ere irakurtzen ditugu. Horietako bat abestiak dira. Kasu askotan, abesti txiki bat istorio harrigarri bat kontatzen digu edo beste batzutan istorio triste bat, baina azken finean kontakizunak dira abestietan agertzen direnak.
Eskoletan sormena  lantzeko tresna ugari ditugu, baina askotan aspergarriak dira horregatik hona hemen Victor Morenoren eskutik proposamen berri bat, "autoreak jaso ez dituen xehetasunak gehitzea".

 Hertzainak taldearen aitormena abestia abiapuntutzat hartuta...


< Euren arteko tira birek dibortzioan bukatu zuten, eta bakoitzak bere bidea jarraitu zuen. Denboraldi batez, elkar ikusi gabe egon ondoren, egun batean, kasualitatez, herriko kafetegi batean topo egiten dute. Felipek eta Josefinak begiradak gurutzatu zituzten eta bat-batean berrezagutu egin ziren. -Kaixo Felipe! - esan zuen Josefinak, eskuarekin agurtzen zuelarik. -Kaixo Josefina! Bada denbora elkar ikusi gabe - esan zuen Felipek, Josefina zegoen mahaira hurbiltzen zelarik, eta irribarre gozo bat eskaintzen ziolarik. Josefinak, bere senarra izandakoaren irribarre gozoa begiratu eta berak ere barre egin zuen, alai. -Jesar naiteke? - galdetu zion Felipek bere aurrean zegoen aulkia eskuarekin seinalatuz. -Bai, noski! - Esan zion Josefinak, irribarre zabal eta polit batekin. Ez zekien zergatik, baina urduri samar sentitzen zen. Haien lehenengo zitan sentitutako sentimendu bero eta eroak sentitzen zituen bihotzean zein sabelean zehar mugitzen. -Zelan doakizu bizitza? -galdetu zion Felipek bat-batean begietara so egiten ziolarik. -Beno, ba… Beti bezala, egia esateko. Bulegora, etxera…, gauza bera egunero. Nahiko aspergarria, beraz, hobeto zuk zeuk kontatzen badidazu zure bizitza zelan doakizun? -Ba, momentu honetan lanez gainezka gabiltza, baina nahiko ondo daramat - erantzun zion Felipek. -Beraz, ikusten dudanez, ez zara asko aldatu. Betiko moduan lana da zure bizitzako gauzarik garrantzitsuena, ezta? - Esan zion Josefinak zuhur begiratzen ziolarik. -Ez, laztana, nahiko aldatu naiz. Baina, azkenaldian gauzak ez zaizkidanez ondo atera, lanean zentratu naiz, nire arazoez ahazteko aukera ematen baitit. - Esan zuen Felipek, bere ahotsean tristura nabarmentzen zelarik. Kafetegian, zerbitzariek ez zeukaten arnas hartzerik, lokala jendez jota baitzegoen. Baina gure bi protagonistak egoera honetatik at zeuden bere amodiozko burbuilan murgildurik. Bat-batean, ezagutu zireneko abestia hasi zen, kafetegia isilpean geratu balitz bezala, jendearen ahotsak eta soinuak isilarazten eta desagertzen zirelarik. Isilune bat eman zen euren artean… -Egia esateko, faltan botatzen zaitut, Josefina - esan zion Felipek, Josefina serio begiratzen zuelarik. Bere begietan, berriz elkar egoteko zeukan gogo izugarria ikusten zen. - Bai…, nik pentsatzen nuen lanpetuegi egongo zinela eta horregatik niganako interesa galduta zenuela - esan zion Josefinak, eskuak mahai gainean jartzen zituela. -Ez, ezin izan zaitut ahaztu, eta azkenaldi honetan lehen baino gehiago gogoratu naiz zutaz eta zurekin bizitutako momentuetaz. - Esan zion Felipek, begietara begiratzen zuelarik, eta pixkanaka haren eskua laztantzen eta bere eskuen artean hartzen zuelarik. Josefinak haien esku elkartuak begiratu eta irribarre gozo eta alai bat bere ezpainetan margotu ondoren, burua altxatu eta begietara tinko begiratu zion. -Nik ere zure falta nabaritu dut. Eta zu bezala, ezin izan zaitut ahaztu. Baina, zer egingo dugu? - Galdetu zuen bat-batean. -Zer egingo dugu?-Errepikatu zuen Felipek. Ez zuen galdera ulertzen. -Bai. Ea zer egingo dugun, zuk nire etxera aldatu edota nik zurera.-Erantzun zion Josefinak irribarre dibertigarri batekin. Biak barrezka hasi ziren, elkar eskuak laztantzen zituztela eta ezpainetan musu bero bat ematen zutelarik. /span>

IRAKURZALETASUNA BULTZATZEN

Euskal literaturan murgiltzeko oso intersgarria deritzot Galtzagorri elkartea. 1990.urtean sortu zen eta bi helburu nagusi ditu:
- Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea
- Euskarazko haur eta gazte literatura sustatzea eta ezagutaraztea.
Beraz, Euskal literaturaz gehiago jakiteko hona hemen Galtzagorri elkartea.




Honez gain, milcuentos orrialdea ere bisitatu dezakezue. Bertan, aurkitutko duzue hainbat ipuin bai euskaraz zein gazteleraz baina ezberdintasun batekin, entzun daitezkeela.
Kasu honetan, umeak dira ipuinak kontatzen dituztenak, ahots tonu ezberdinak erabiliz.

2010-04-23

Nazioarteko liburu eguna

Gaur, nazioarteko liburu eguna ospatzen da. Bere jatorria, Diada de San Jordin ospakizun Katalanean aurkitzen dugu. Katalunian, erdi aro garaitik, tradizioa izan da gizonak bere amoranteei arrosa bat oparitzea, eta 1925.urtetik aurrera emakumeak liburu bat ematea.




UNESCOk 1996.urtetik bultzatu zuen egun honen ospakizuna, gainera 2001.urtetik aurrera munduko hiri bat hautatzen da munduko liburuaren hiriburua izateko, aurten adibidez, Ljubljana izango da.
Egun hau hautatu egin zen 1616.urteko egun berean zenbait autore hil egin zirelako; nahiz eta datu hauek guztiz zuzenak ez izan;
- Miguel de Cervantes, hil egin zen 1916ko apirilaren 22an baina lurperatu zuten egun bat beranduago horregatik pentsatzen da, hil egin zela 1916ko apirilaren 23an.
- William Shakespeare, hil egin zen 1916ko apirilaren 23an, Juliano egutegiaren arabera.
- Inca Garcilaso de la Vega,hil egin zen 1916ko apirilaren 23an

Nik gaurko egunerako, gomendatzen dudan liburua hurrengoa da;

La Soledad De Los Numeros Primos,  Paolo Giordanorena.
Liburu tristea da, baina aldi berean polita.

2010-04-20

Baliabideak erabiltzen II

Aurreko sarreran ikusi dugu, nola power-point programa erabiliz ipuinak era ezberdin batean ikusteko aukera ezin hobea dugula.
Programa honen erabilera ez denez oso zaila, gure ikasleen sormena lantzeko oso erabilgarria izan daiteke.
Slide sharen aurkitutako power-point hau erakusten duen moduan;
Izenburua: Izurde Traketsa
Egileak:Edorta, Mikel, Jokin, Olaia, Haizea, Jon, Nahia, Aimar, Daniel eta Maitane


Ikasle nagusiagoekin power-point landuagoak egin daitezke, gogoan izan, beti kontuan izan behar dugula gure ikasleen gaitasunak.

2010-04-15

Baliabide digitalak erabiltzen

Ipuinak kontatzeko orduan, baliabide digitalak aukera anitzak ematen dizkigute. Aste hauetan zehar, saiatuko naiz hauek plazaratzen.
Gaur,slide sharen aurkitutako power-point batekin hasiko naiz,bertan ipuin bat kontatzen digute era ezberdinean baina azken finean kontakizun bat.

Izenburua: Tximeleta eta bere itzala
Egilea: Miren Ramos